jueves, 11 de octubre de 2007

NI ETA HEKUNTZA



Egia esanda, txiki txikitatik orain arte jaso dudan hezkuntza guztia nire bizitza bera suposatu du, hau da, ni gaur egun naizena eta dakidana.

Jaio bezain laster gauzak ikasten hasten zara, zure kabuz eta baita ere gurasoek erakutsita. Garapena azkar ematen da normalean, beti ere pertsonaren arabera noski. Izan ere, txikia nintzenean ez nuen arazorik izan hezkuntza garatzeko (amak kontatutakoa), hala ere, esan beharra dut nire bizitzan barneratzen zilena egin zaidana ongi jatea izan dela, azkenean nire gurasoen laguntzaz eta Laudio Ikastolako jantokiko neskaren laguntzaz, aurrera jo nuen elikatze kontu horretan.

Txikitatik euskara ingurune batean hezi naiz, Laudio Ikastolan hain zuzen, bina lehendik haurtzaindegi batetik pasatuta (garai horretan Ikastolak ez zuen haurtzaindegirik). Hala ere, nire gurasoak euskaldun berriak dira eta gaur egun asko kostatzen zaie nirekin euskaraz mintzatzea, bina moldatzen dira. Nire gurasoak gaztetxoak zirenen eta euskararen mugimendua gailurrean zegoenean euskaltegira joan ziren, baita ere euskarazko udalekuetara. Ikastolara joateko ordua iritsi zitzaidanean, nire gurasoek euskarazko klaseetara apuntatu ziran nirekin euskaraz mintzatzeko, ikastolan bertan apuntatu ziren, asko ahalegindu ziren nirekin euskararen inguruan eta hori eskertzekoa da.

Ahaztu gabe Ikastolan eduki ditudan irakasleak aipatu behar ditut, eskola berriaren eredua jarraituz, asko konprometitu dira nirekin, haien laguntza uneoro eduki dut, bai ikasketetan eta baita gauza pertsonaletan ere, oso aktiboak izan dira beti (irteeretan, aterpetxetan, ikasbidaian, klasean bertan ere...). Eskertzekoa da haien lana, benetan. Tamalez,gaur egun irakasleak larregi aldatu dira.

Nire ikastolak beti hezkuntza ez-formala eduki du beti klase orduetatik kanpo, aukera asko zeuden nere garaian, gaur egun gutxiago daude eta nire uste apalean ez dago ezta interes berarik ere. Dantzetan apuntatu nintzen eta asteburuetan etab. irtenaldiak egiten genituen Laudiora bertara, beste herri batzuetara edota Euskal Herriko edo Arabako dantzari egunetara. Margotzen ere urteak eman ditut, lehendabizi Ikastolan et gero Kultur Etxean. Herrian bertan txistu talde batean nago, baita ere Uhinak irrati librean irratsaio batean...eta beste hainbat gauza.

Komentatu dudan guztia hezkuntza da, niretzako hezkuntza suposatu duena eta ziurrenik labur gelditu naizela. Gurasoak, lagunak, haurtzaindegia, ikastaroak, kirolak, irakurtzea...inguratzen didan guztia izan da hezkuntza.

Hemendik aurrera hezkuntza gorantz joatea espero dut. Irakasleak lehen zuten ilusioa berreskuratzea, gaztetzea, edozein motatako hezkuntza emateko orduan gustura egotea. Eskola libre baten irakasleekin amets egiten dut, bere lanarekin eta umeekin pozik daudenekin eta uneoro hezteko prest daudenak. Originaltasun puntua dutenekin. Gustura hezten ez dutenek ez daude derrigortuta lan horretan jarraitzeko.

Euskal Herrira begirada botatzen dut eta Euskal Curriculum bat aldarrikatzen dut. Orain direla pare bat urte Euskal Curriciluma lan talde txiki batekin lantzen egon nintzen gure proposamenak ikasle bezala bidaltzeko. Izugarrizko heziketa egongo litzateke honekin, bai irakasleek eta baita ikasleek ere pozik egongo lirateke, gustura heziko lirateke biek.

Komunitate guztiek hezkuntza antolatzeko eskubidea izan behar dute; kultur aniztasuna egon behar da; giza eskubideak bete behar dira; kultur eskubideak errespetatu behar dira; gizakiaren garapen osoa lortzea; ezagutza elementuak bermatzea; ingurumena zaindu behar da; ETENGABEKO HEZKUNTZA BULTZATU BEHAR DA; irakaskuntza pertsonalizatzea; komunitatearen barruan kokatzen laguntzea; tolerantzia eta errespetua bultzatzea; AMA HIZKUNTZA ERRESPETATZEA; pertsonak eguneroko bizitzan beren erantzukizunak betetzeko prestatzea; demokrazia praktikatzea; pentsaera librea; konpetentzia kritiko lantzea; gizabanakoaren askatasun eta erantzukizun printzipioak uztartzea...eta abar luze bat.

Pentsatzen eta ikasten ikasi.
Komunikatzen ikasi.
Elkarrekin bizitzen ikasi.
Norbera izaten ikasi.
Egiten eta ekiten ikasi.

HAIN ZAILA IZANGO LITZATEKE HORRELAKO HEZKUNTZA BAT LORTZEA?????