jueves, 22 de noviembre de 2007

TB:KOMUNIKAZIO,MANIPULAZIO





Ez da bat ere erraza gaur egun telebista piztea eta sofan lasai-lasai jesartzea. Oso gutxi dago ikusteko, dokumentalak edo pelikularen bat ez baldin bada, iragarki gutxi edo gabe baldin bada.

Gaur egungo programazio gehiena gazteak manipulatzeko erabiltzen da, hauek ezertan mugitu ez daitezen. Pelikula morbosoak eta gazteontzako gauean, biolentziako marrazkiak arratsaldean,geroz eta kanal gehiago eskaintza desberdinekin... horrela, eskolatik telebistara eta telebistatik eskolarako bidea egiten dute gaztetxoek.

Telebistan geroz eta "reality shows" gehiago daude, Gran Hermano, Operacion Triunfo, Supervivientes, Fama... eta geroz eta txarragoak. Horrelako programazioekin gazteak eta helduak kontrolatuta izatea lortzen dute, geroz eta gehiago. Gainera, estrategia ere daukate, bat amaitzen denean, beste bat hazten da, gurpil baten moduan.

Honen ondorioz, ez dute ezertan interesik edukitzen eta telebistan ateratzen direnak askotan kopiatzen dituzte. Modak, egoerak, nortasuna... dena kopiatzeko kapazak izan gaitezke gaur egungo programaketa nazkagarri honen bonbardeaketarekin, benetan, egoera hauek pena ematen didatela. Gainera, eskola batera hurbiltzen bazara edo festa egun batean gaztetxoen talde batera hurbiltzen bazara, hitz egiteko gai nagusia telebista izaten da, bai programa batena edo telesail batena, berdin da zer, baino telebista beti buruan.

Gaur egungo gazteak, interes gabe eta gaur egungo guraso gehienek beraien umeak behar den bezala hezteko interesik gabe, benetan izugarrizko pena dela. Gaur egungo guraso askori, berdin zaie beraien umea ordu pilo daraman telebista aurrean, horrela geldi-geldi daudelako.

Argi dago, hau dena telebistako programazioari buruz izan dela, baino gaur egungo programazioa ez da ezer ere ez iragarkirik gabe.

Iragarkiak, hori bai bonbardeaketa latza. Pelikula bat ikusten zaudela, iragarkiak etorri eta 20 minutukoak izaten dira, pelikula aldiz,10 minutuetako zatitxoetan ikusten ditugu. Iragarkiak gure burmuinean sartzen dira bonbak balira, kontsumitzeko gogoak handituz, baino hori beste gai bat izango da.

Sistema honen zer egin bakarra gizartea kontrolatzea da eta telebista manipulatzeko tresnarik honena dauka bere eskupean. Gizartea kontrolpean daukan bitartean, lasai asko biziko dira, historian zehar egin duten bezala.

Programazio aldaketa bat egiteko ordua heldu da, "reality shows" eta "kotileo"programak akabatzeko ordua, gaur egungo telebista sistema aldatzeko ordua, BOIKOTA egiteko ordua.

Egin dezagun bat denon artean behar den bezala telebista erabiltzeko.Norbaitek idei batenbat baldin badauka komentatzea besterik ez dauka.

Musu handi bat denoi!!!!!

No hay comentarios: