Askotan, gurasoek umeen ohituretaz paso egiten dute eta umerik ez daukatela bezala jokatzen dute. Gurasoen harremana ona ez denean, eta ohitura bezala ohiukatzea baldin badaukate, beraien seme-alabak txikiak baldin badira, berain gurasoak haserre daudeneko hitzak erabiliko dituzte, hau da, beraiek esaten dutena errepikatuko dute, bai etxean bertan edota kalean, eskolan... Gainera, txikitxoek ez dira bat ere ez konszienteak egiten duten horrekin. Horrexegatik, kontu handiz ibili behar da ume baten aurrean egiten denarekin.
Zer esanik ez, bikote batek ohikatzeari uzten dionean eta biolentzia erabiltzen dutenean ume txiki baten aurrean. Ume hori, txikia denez, ez du ezertxo ere ulertuko eta ziurrenik beraren lagunekin jolasten dagoenean, biolentzia erabiliko du.
Horrelako umeek, behar den bezalako heziketa ez dute inoiz jasoko eta askotan bide txarretik joateko ohitura izaten dute handiak egiten diren heinean. Honekin ez dut esaten beti gertatzen denik, baina bizitza zaila izan badu, gurasoek jo baldin badute eta ez bada kapaza izan bera bakarrik edo hezitzaile, familiar, lagun... batekin egoera horretatik aldentzen, bizitza zaila izango du.
Askotan kaletik entzuten da: "ume hori bide txarretik joango da, beraren gurasoak drogetan sartuta eta jo egiten dutelako" askotan ume horrekin ez da ezer pasatuko, baina egoera oso txar batean baldin badago, eta kapaza ez baldin bada laguntza eskatzeko, bide txar horretatik joango da eta laguntza eskeintzeko zailago egongo da. Horrexegatik, hezitzaileak behar-baharrezkoak dira gauzak lehen bai lehen aldatzeko ahaleginak egiteko pertsona hori heldua egin baino lehen, hau da, sufrimendua gutxitzea.
Aurreko bideo horretan ikusi daitekeenez (esan beharra daukat oso laburmetrai ona dela) , neskatoa, aita eta amen jolasera jolasten dabil. Beraren gurasoek jolasten duten bezalaxe, jarrera berdin-berdinak hartuta. Bera, aitaren rolean sartuta dago eta panpina jipoitzen du behin eta berriz. Hasieran, ez duzu amaiera nolakoa den sumatzen, eta neskatoaren ama agertzen denean eta bere aurpegiko planoa agertzen denean, den-dena ulertzen hasten zara. Neskato honentzako, amen eta aiten jolasa horrelako da, etxean behin eta berriz ikusten duena. Ez dauka bestelako erreferentziarik horrelako jolas batera jolasteko, etxean ikusten duena kopiatzen du, inkonszienteki,baino kopiatzen du.
Egia esan, horrelako gurasoak ez dira inoiz konturatzen berain seme-ababek izugarri sufritzen ari direla barrutik, eta ondorioz, beraietaz paso egiten dute gehienetan. Gainera, ama baldin bada jipoitua ez du inoiz pausu bat aurrera emango beraren seme-alabengatik ez bada urteak daramatzala jipoitua izaten eta egoerataz konduratu dela. Normalean, horrelako bikoteetan emaztea hain maiteminduta dagoenez, itsutu egiten da, dena irentsi egiten dute, behin eta berriz aguantatu beraien senarra ez galtzeko. Honela gehienetan, seme-alabak bigarren plano batean gelditzen dira, haietaz ahaztu egiten dira, askotan ez dira existitzen.
Ume batek ez du horrelakorik behar, ez du merezi. Ume bat zoriontsua izan behar da, heziketa on bat jaso behar du, ume bat delako.
"Cada niño busca apasionadamente dulzura y ternura con todo su ser. Quiere sentirse bien, seguro y mimado. A veces busca, llorando, dos brazos, una cara amable y un nido cálido... Buscan consciente o inconscientemente durante toda su vida un hogar. Suplican comprensión y aprecio, una mano para su mano, una mirada de confianza, un corazón generoso. Si no pueden encontrar calor humano, ni amistad, entonces están condenados a morir de frío, interiormente. Las personas llevan heridas en el alma y en el corazón, a veces heridas de hace años que no se curan porque la dureza de la vida las mantiene abiertas. Corre un hilo rojo de una crueldad silenciosa y escondida a través de la vida de tantas personas, personas impotentes que están afectadas por la cruel indiferencia de los demás."
Tómate tiempo para ser feliz
Phil Bosmans
Tómate tiempo para ser feliz
Phil Bosmans
No hay comentarios:
Publicar un comentario